Auto hibridoak hidrogenozkoak baino garbiagoak dira
2003/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Motore elektrikoak eta gasolina konbinatzen dituzten autoak hidrogenoa erabiltzen dutenak baino garbiagoak izango dira, gutxienez 2020ra arte. Izan ere, hidrogenozko autoek poluitzaile gutxiago isurtzen duten arren, gaur egun hidrogenoa gas naturaletik abiatuta ekoizten da eta, ondorioz, prozesu osoa ez da bestea baino garbiagoa. MITeko ikertzaileen ustez, oso indartsu ikertuta ere, hogei urte baino gehiago beharko dira hidrogenozko autoak auto garbien zerrendaren buru izateko. Horretarako, hidrogenoa uretatik merke eta garbi erauzteko modua aurkitu beharko da.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia