}

Aurtengo kometak

1994/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Astronomia gustatu eta teleskopioekin zerua arakatzen ibiltzen direnek, aurten kometa ugari detektatu ahal izango dute. Martxorarte West-Kohoutet-Ikemura izenekoa ikus daiteke, bere magnitude maximoa 11,1eraino iritsiko delarik. Garai beretsuan Encke kometak 7 inguruko magnitudea izango du (agian prismatikoz ere ikusi ahal izango da).

Schwassmann-Wachmann kometa maiatzerarte egongo da ikusteko eran, 11,5eko magnitudea izango duelarik. Tempel 1 izenekoa berriz, otsailetik urrirarte izango dugu eskueran (udaberrian 9,5eko magnitudea izango du).

Udaz gero urtea amaitu arte beste hiru kometa izango ditugu: Harrington (12,7 magnitudekoa), Brooks 2 (12,7ko magnitudea honek ere) eta Borrely (8 magnitudekoa).

Hauez gain kometa berriak ere ager daitezke, noski.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia