Aurten segundo bat gehiago daukagu
2005/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Lurraren errotazioa moteltzen ari dela eta, ordulariak doitzeko segundo bat gehiago izango du 2005. urteak. Ez da halako doitze bat egiten den lehenengo aldia; azkenekoa 1998an egin zen. 1950eko hamarkadan, ordulari atomikoak erabiltzen hasi zirenean, ikusi zen halako doiketen beharra. Kontua da ordulari atomikoek oso zehatz neurtzen dutela denbora, eta, Lurraren errotazioaren bidez neurtzen den denbora astronomikoarekin alderatuta, desfase txiki bat gertatzen dela.
eu es fr en ca gl