
Har hauek eragiten dituzte izurriterik gehien Euskal Herrian hain ugaria den intsinis pinuan. Pinuen artean ilaran mugitzen dira: batek gidatzen ditu, eta beste guztiek aurrekoari jarraitzen diote. Seguru asko, askotan ikusi dituzu; maiz abiatzen dira errepideetan zehar lerro handietan, eta pinuen adarretan algodoi-itxurako habiak eraikitzen dituzte. Ez itzazu uki, urtikaria eragiten dute eta!
Prozesionariak edo pinu-beldarrak dira. Zuhaitz horren hostoak jaten dituztelako hazten dira intsinis pinuan. Gizakiak eliminatu egin nahi izan ditu pinu-sailetan. Euskal Herrian, adibidez, intsektiziden bitartez hiltzeko kanpainak jarri dituzte martxan, baina oso zaila da sits horiek guztiz akabatzea. Egun hauetan erraz aurkitzen dira pinudien ondoko errepideetan.
Elhuyar Zientzia