}

Atmosferako oxigenoa

2001/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Lurraren mantuko gas bolkanikoek oxigenatu zuten atmosfera duela 2.400-1.800 milioi urte. Hori da behintzat azken ikerketek diotena.
Oxigenoa sortzen duten bakterioak gutxienez 300 milioi urte lehenago bazeuden eta, urteen poderioz, atmosfera oxigenoz aberastu zutela zen orain arteko teorietako bat.
Duela 2.400 milioi urte baino lehen sumendiek hidrogenoa, karbono monoxidoa eta metanoa isurtzen zituzten. Zianobakterioek oxigenoa sortu eta isuri arren, berehala erreduzitzen zen guztia. Basaltoko burdina, ordea, urarekin oxidatzen zen, hidrogenoa atmosferara askatuz. Oxigenoa itsas hondoetara prezipitatzen zen.
Pixkanaka hondoak oxigenoz aberastu eta azpiratu egin ziren. Azkenean sumendiek oxigeno hori berriz ere askatu eta atmosfera oxigenoz "bete" zuten.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia