}

Atlantikoko bizilagun ezezagunak

2004/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Itsas bizidunen errolda egiteko proiektu bat dago martxan, MAR-ECO deitutakoa. Horren zeregina Atlantiko erdiko mendikatea aztertzea da.
U- PIATKOWSKI

Itsas bizidunen errolda egiteko proiektu bat dago martxan, eta horren barruan dago MAR-ECO deitutakoa. Horren zeregina Atlantiko erdiko mendikatea aztertzea da. Mendikate hori munduko garaiena da, Islandiatik Azoreetaraino doa, eta han orain arte ezagutzen ez zituzten espezie dezente aurkitu dituzte ikertzaileek. Hain zuzen, guztira 80.000 espezie bildu dituzte, eta horietatik 45-50 ezezagunak direla uste dute. Tartean, hainbat arrain eta txibi daude.

Horretaz gain, tresna akustikoak erabili dituzte itsas bizidunen jarduerari antzemateko, eta kameren bidez ozeano-hondoaren irudiak hartu dituzte. Horri esker ikusi dute 2.000 metroko sakoneran arrasto harrigarri batzuk daudela, gordeleku- edo habia-itxurakoak, baina oraindik ez dakite zerk sortu dituen.

Argi dago itsasoak misterio asko gordetzen dituela oraindik ur sakonetan.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia