Asteroide bati jarraitu diote
2009/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Urrian jo zuen lurra Sudanen 2008 TC3 asteroideak
Lurreko atmosferarekin talka egin aurretik, 2008 TC3 asteroideak egin duen ibilbideari jarraitu diote AEBko astronomoek. Lehenengo aldia da teleskopikoen laguntzarekin horrelako gorputz bat Lurreko atmosferarekin talka egin aurretik detektatu, eta, ondoren, haren harri-pusketak (meteoritoak) aurkitzen eta aztertzen dituztena.
Modu horretan, asteroidearen ibilbidea eta konposizio kimikoa ezagutu ahal izan dituzte ikertzaileek. Batetik, asteroidea nahiko gaztea dela ikusi dute --uste dute milioika urte gutxi batzuk besterik ez duela igaro eguzki-sisteman--. Bestetik, material hauskorrez egina zegoela ikusi dute.
Meteoritoak aztertzea ez da gauza berria, baina normalean ikertzaileek ez dute asteroidearen jatorriaren informaziorik izaten.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia