Ikerketa batek agerian jarri du Europako hirien artean gero eta desberdintasun handiagoak daudela kutsadura atmosferikoari dagokionez, eta hori oso lotuta dagoela, maila sozioekonomikoarekin eta herrialdearen trantsizio energetikoaren garatze-mailarekin. Trantsizio energetikoaren ezarpenean atzeratuta daudenek kutsadura atmosferiko handiagoa dute eta, ondorioz, osasunari lotutako arrisku handiagoa.
Zientzialarien arabera, energia berriztagarriekiko trantsizioa gakoa da kutsadurari lotutako gaitzek ez dezaten aurrera egin. Energia berriztagarrien ezartze-maila handiak % 15-54 murrizten du kutsadura atmosferikoa, eta % 12-53 horri lotutako gaitzak.
Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute
Biokimikan doktorea. Elhuyar Zientziako erredaktorea.



