Asteko argazkia: ipar-katamotza eta katamotz iberiarra Nafarroan

Ezkerrean, katamotz iberiarra. Eskuinean, ipar-katamotza. Arg.: Pexels


Mezkiritzeko kobazuloko (Nafarroa) Serpenteko siman, duela 10.500 eta 400 urteko hiru katamotzen hezurrak azaldu dira, eta haiek aztertuta jakin da, garai hartan, Euskal Herrian ipar-katamotza (Lynx Lynx) bizi zela.

Garai hartan katamotz iberiarra ere (Lynx pardina) hemen bizi zela uste dute, eta beraz, bi espezieak aldi berean bizi izan zirela. Areago, bien arteko hibridazioa gertatu zela uste dute. Izan ere, hiru katamotzetako bi ipar-katamotzak direla ikusi dute, argi eta garbi, baina hirugarrenak katamotz iberiarraren ezaugarri morfologikoak ditu, DNA mitokondriala ipar-katamotzarena badu ere. Ama ipar-katamotza eta aita katamotz iberiarra zituela uste dute.

Aurretik pentsatu izan dute zientzialariek iraganean bi espezieak hibridatu zirela, baina inoiz ez da horren froga fosilik topatu, orain arte. Ikerketan Juan Luis Arsuagak, Arantza Aranburu EHUko geologoak eta Juantxo Agirre Aranzadiko idazkari nagusiak hartu dute parte, besteak beste. Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak zuzendu du ikerketa.

Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute

Biokimikan doktorea. Elhuyar Zientziako erredaktorea.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali