Asteko argazkia: hartz zuriak hobera egin du

Trine Lise Sviggum Helgerud / Norwegian Polar Institute


Norvegiako Svalbard uhartean bizi diren hartz zuriak (Ursus maritimus) azken urteotako baldintza fisikorik onenean daudela argitaratu du Scientific Reports aldizkari zientifikoak. Urtero izotzik gabeko lau egun gehiago badituzte ere, 2.000 urtetik aurrera, eta itsasoko izotzaren maila murriztu ahala, hartz zuri helduek gantz-erretserba handiagoa dutela ikusi dute.

Ikertzaileek uste dute gantz gehiago izateak hainbat arrazoi izan ditzakeela: besteak beste, aurretik gizakiek ehizatzen zituzen mortsen (Odobenus rosmarus) populazioak errekuperatzen hasi izana, edo itsas txakur marmolairea (Pusa hispida) izotza dagoen eremu gero eta eremu txikiagoetan kontzentratu izana, bi egoerek hartzen ehiza-eraginkortasuna hobetzea eragin baitute.

Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute

Biokimikan doktorea. Elhuyar Zientziako erredaktorea.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali