Apirilean Ilargirantz abiatuko den eskifaia aurkeztu du NASAk. Emakume bat eta hiru gizon. Artemis II misioaren lau ordezkariek hamar eguneko bidaia egingo dute, 965.600 kilometro ingurukoa. Ez dute Ilargiaren azalean lur hartuko, baina, zalantza gabe, datozen urteotan Ilargian lur hartu nahi duen Artemis III misiorako proba ezinbestekoa da: SLS suziria probatuko duen tripulazioa da.
Ilargiaren inguruan bueltaka arituko da laukotea, baina aurrez munduari buelta eman dio haien argazkiak. Izan ere, Ilargira 60ko hamarkadan burutu zen Apolo misioan gizonezko zuriak ziren denak, eta militar izandakoak. Orain emakume bat eta pertsona beltz bat ere badoaz.



