}

Aspaldiko zuhaitza

1991/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

labama-n dagoen 500 urteko haritz zahar bat zaindu nahi da eta horretarako zainketa intentsiborako unitate bat eraiki da bere inguruan.

Alabama-n dagoen 500 urteko haritz zahar bat zaindu nahi da eta horretarako zainketa intentsiborako unitate bat eraiki da bere inguruan. Unitate honen kostua 3 milioi pezetakoa da eta inguruko zuhaitzetan egindako sarraskitik babestu nahi da haritz zahar hau. Bere diametroa 7,6 metrokoa izanik Ameriketako zuhaitz zaharrenetakoa da.

Joan den urtean baten batek motozerraren bidez enborraren inguruan ebakiak eginez eta horrela hosto eta sustraien arteko komunikazioa moztuz, zuhaitza hil egin nahi izan zuen.

Hori gertatuz geroztik hartu dira aipatutako neurriak. Unitate bereziaren bidez, bero-, hezetasun- eta ureztapen-sistema egokia lortu nahi da. Antza denez, zuhaitza berpiztu egin da eta laster bakarrik bizitzeko zorian izango omen da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia