Arterietako zelulek zahartzean arteriosklerosia eragin dezaketela ikusi dute Estatu Batuetako ikertzaile batzuek. Azaldu dutenez, zelula zaharretako mitokondrioetan oxigenoa aske geratzen da, eta horrek arterietako paretak hondatzen ditu; kalte hori konpontzeko, zelula jakin batzuk bidaltzen ditu immunitate-sistemak, eta zelula horiek kolesterolaren bidea oztopa dezakete eta arteriosklerosia eragin.
Elhuyar Zientzia
 
         
                     
                   
    
    
    
            






