Arrosa urdina
2005/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Botanikarien aspaldiko ametsa egia bihurtu dute Australiako eta Japoniako ikertzaileek: kolore urdineko arrosa lortu dute. Horretarako, RNAi teknologia erabili dute. Horren bidez, gene bat beste batekin ordezkatu dute; zehazki, dihidrofabonol erreduktasa entzima kodetzen duen genearen ordez, lirio arruntaren entzima beraren baliokidea den genea sartu diote. Hain zuzen ere, gene horrek ematen du kolore urdineko pigmentua. Hartara, arrosak ez du pigmentu arrosa ekoizten, baizik eta urdina.
eu es fr en ca gl