}

Arrautzak jaten dituzten arrainak

2001/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Ur gezako zenbait arrain arrek goseari ezin eutsi eta, noizbehinka, beraiek ernaldutako arrautzak jaten dituzte. Horixe da, behintzat, Estatu Batuetako Purdue Unibertsitateko ikertzaile-talde batek ikusi duena. Ikertzaileek, hasiera batean, jandako arrautzak beste arrain batek ernaldutakoak izan zitezkeela pentsatu zuten. Baina arrain arren sabeletik ateratako arrautzen ADNa aztertuta, arrainek beren ‘ondorengoak’ jaten dituztela ikusi zuten.

Ur gezako arrain gehienak kanpoko ernalketaren bidez ugaltzen dira. Arrak habia eraikitzen du, emeak arrautzak ipintzen ditu eta arrak esperma isurtzen du arrautzen gainean. Arrainkumeak arrautzetatik atera arte, arrak habia zaindu eta babesten du eta, ahal dela, ez da arrautzetatik asko aldentzen. Hori dela eta, batzuetan arrautzaren bat edo beste jaten du, goseak hilko ez bada.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia