}

Arratoi beltzaren jatorria

2008/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Arratoi beltzaren jatorria
2008/03/01 | Elhuyar

Arratoi beltza oso ezaguna da, Europan milioika pertsona hil zituen izurria kutsatu zuelako. Horretaz gain, tifusa eta leptospirosisa ere kutsatzen ditu. Espeziea munduan zehar nondik nora mugitu den ikusteko, mundu osoko 170 arratoi beltzen DNA aztertu dute zientzialariek eta espeziearen familia-zuhaitza osatu dute. Ikusi dutenaren arabera, arratoi beltzen lehen taldea Asian agertu zen. Handik mundu osora sakabanatu zen, eta, gutxienez, sei leinu garatu ziren. Leinu horietako bakoitzak gaixotasunen berezko bariazioak transmititzen dituela ikusi dute zientzialariek.

1
240
2008
3
009
Genetika; Zoologia
Berriak labur
6

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia