}

Arrantzak txikiagotu ditu bakailao-aleak

2007/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Arrantzak txikiagotu ditu bakailao-aleak
2007/05/01 | Elhuyar

Itsasoetako bakailaoa gero eta urriagoa eta txikiagoa da. Ale helduen tamaina % 20 txikitu da 1960ko hamarkadaz geroztik. Horren eragile nagusia gehiegizko arrantza dela ondorioztatu dute Saint Lawrence Golkoan, Kanadan, egin duten azterketa batean. Azaldu dutenez, bakailaoak harrapatzeko erabiltzen dituzten sareetan ale handienak hartzen dituzte, eta itsasoan bakailao txikiak gelditzen dira. Txiki horien artean mantso hazten direnek aukera gehiago dute sexu-heldutasuna lortu eta ugaltzeko, arrantzaleek harrapatu aurretik. Denboraren poderioz, txiki horien ondorengoak nagusitu dira populazioan.

1
231
2007
5
019
Zoologia; Arrantza; Ekologia
Berriak labur
10

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia