}

Arrabioen historia

2001/03/29 Elhuyar Zientzia

Argazkigilea: Joxerra Aihartza

Dirudienez arrabioak ez dira oraingo kontua. Izan ere, Txinako aztarnategi batean duela 150 milioi urteko arrabioak aurkitu dituzte. Eta ez gutxi, gainera: 500 ale baino gehiago 10 m2-ko lur-zatian.

Guztiak bi espezietakoak dira, baina hazkuntza-fase desberdinetan daudenak. Espezieetako batean zakatzak agerian dituen uretako larba, helduak eta bitarteko fase guztiak ageri dira.Beste espeziea, dirudienez, neotenikoa da, hau da, fisikoki heldu gabea izanik ugaltzeko gaitasuna duena

hori nahiko ohikoa da gaur egungo anfibioetan ere

Fosil horiek ez dute arrabioen arbasoei buruzko informaziorik ematen, baina eboluzioaren ingurukoak argitzeko balioko dutelakoan daude.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia