}

Argonaren konposatu egonkorra

2000/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Argon gas geldoa duen konposatu egonkorra lortu dute lehenengoz Helsinki-ko Unibertsitateko ikertzaileek: HArF-a. Gas geldoek kanpoko elektroi-geruza erabat beteta dute, beraz ez dute lotura kimikoak sortzea eragingo duen "indarrik", izan ere, atomo neutroak jada energetikoki egonkorrena den antolaketa baitu.

HArF-a berotan ezegonkorra da eta tenperatura baxuko matriz solidoetan soilik egon liteke (kasu horretan argon inertetik abiatuta egina). Molekulak berehala desegiten dira batak bestea ukitzen badu edo berotzen badira eta loturarik gabeko gas-atomo geldo eta HF bilakatzen dira, azken hauek egonkorragoak baitira. H-ArF lotura ahulak apurtzean parte hartzen duen energia-hesiak soilik eusten dio konposatuari berez apurtu gabe. HArF-a ez da xenon eta kriptonarekin egiten diren konposatu ugarien talde berean sartzen, haiek erraz egin eta disoluzio edota gatz solidozko konposatu gisa iraunkorrak baitira.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia