Argiarentzat gardena, beroarentzat ispilu
2004/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Kimikariek laborategian berorik ez pasatzeko modua asmatu dute. Laborategiko leihoetan asmatu berri duten beira jarri dute: argiari pasatzen uzten badio ere, 29 †C -tik gora beroa islatzen du.
Beira-mota hori lortzeko, banadio dioxidoa eta tungsteno metala (% 1,9) nahasi dituzte. Ikertzaileek bazekiten banadio dioxidoari metala gehituz gero 70 †C-tik aurrera beroa islatzen duela. Oraingoan, ordea, nahasketa zehatzarekin asmatu dute, eta 29 †C baino gutxiago daudenean beira arrunta ematen duen arren, tenperatura horretara iritsitakoan egitura atomikoa aldatu egiten da, eta ez dio beroari sartzen uzten.
Egileen ustez, beira-mota horrek diru asko aurreztea ahalbidetuko du, airea egokitzeko sistemak ez baitira hain beharrezkoak izango. Hala ere, oraindik ez dago merkaturatzerako moduan.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia