}

Argiaren abiadura ez omen da konstantea

2001/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Einsteinen erlatibitatearen teoriaren arabera, argiaren abiadura beti bera da, 300.000 km/s hutsean.

Encyclopaedia Britannica, Inc.

Baina Texas A&M Unibertsitateko Dimitri Nanopoulos fisikariak eta bere taldeak azaldu dutenez, baliteke argiaren abiadura konstantea ez izatea eta bai, ordea, maiztasunaren araberakoa. Ondorio horretara iristeko, lurretik oso urrun dauden objektuek igorritako maiztasun desberdineko fotoiek lurrera heltzeko behar duten denbora behatu dute. Lortutako emaitzak zuzenak balira, fisikako legeak aldatu egin beharko lirateke, erlatibitatearen legetik beretik hasita.

Eta hori da, hain zuzen ere, Nanopoulosek eta beste zientzialari batzuek egin nahi dutena; hots, 20ko hamarkadan lantzen hasitako grabitate kuantikoaren teoria bateratzailearen oinarriak ezarri nahi dituzte. Hala ere, aurkikuntza horrek ez du esan nahi erlatibitatearen teoria ezinbestean zuzena ez denik. Izan ere, unean uneko egoeraren araberakoa da. Adibidez, objektuaren energia 1.019 protoi-masa baino txikiagoa bada, edo bi objekturen arteko distantzia hainbat milioi argi-urte baino txikiagoa bada, Einsteinen ekuazioek zuzenak izaten jarraituko dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia