Argia ehun aldiz mantsoago

Fisikari-bikote batek laser-pultsu baten abiadura ehun aldiz txikitzea lortu du. Horretarako, mikrobarrunbez osatutako nanosare batetik pasarazi dute argia.

Nanosare hori kristal fotonikoz egina dago, hau da, argia kontrolatzen duen egitura bat da, eta materiala periodikoki ordenatuta dauka; horrela, izpiak, material batetik bestera pasatu ahala, konstante dielektriko desberdina aurkitzen du, eta horrek argi-uhinaren bidea oztopatzen du, nolabait esateko.

Dena den, argitu behar da bi abiadura-mota bereizten direla: bata da
fase-abiadura (uhinaren abiadura) eta bestea talde-abiadura
(pultsu-abiadura, hau da, pultsu berean doazen uhin-luzera desberdineko izpien abiadura). Mantsotu dutena talde-abiadura da.

Rementeria Argote, Nagore

Elhuyar Zientziaren Komunikazioa Kimika Zientziak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean eta zientziaren eta teknologiaren dibulgazioan ari da 2003ko otsailetik Elhuyar Fundazioan.

Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian erredaktore lanak egiteaz gain, irratian ere aritu izan da: aurkezle gisa egin zituen hainbat urte Euskadi Irratiko Norteko Ferrokarrillean Guillermo Roarekin batera.  Gaur egun Teknopolis telebista-saioko erredaktorea da,  ETBrentzat Elhuyar Fundazioak ekoizten duen saioan.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Fisika