}

Apple bihur daitekeen PC-a

1987/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Oraingoan TANDY etxea izan da berrikuntza sortu duena; TRACKSTAR hedapen-txartela hain zuzen ere, zeinak PC bateragarri bat APPLE II bihurtzea bait du helburutzat.

Honela, APPLEen liburutegiko programa-multzo osoa PCan erabilgarri izan daiteke. Bateragarritasun honen erabilpena oso erraza da. Erabiltzailea eragozpen handirik gabe pasa daiteke MS-DOSekin lan egitetik Apple moduan lan egitera. Posible da sistema batek programa bat erabili ondoren beste sistemaren programa batekin lan egin eta atzera berriro lehengo programara segundo gutxi barru itzultzea ere.

Fitxategiak, Apple disket batetik beste MS-DOS disket batera pasatzeko balio duen zerbitzu-programarekin batera eskaintzen da. Guztia 3.552 liberatan.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia