}

Antzinako lehorte baten frogak Afrikan

2007/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Antzinako lehorte baten frogak Afrikan
2007/12/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)

Malawi aintziraren azpialdeko sedimentuak aztertuta, Afrikak lehorte-garai luzea pairatu zuela ondorioztatu dute ikertzaileek. Idorte hura duela 75.000-135.000 urte artean gertatu zen, eta, haren ondorioz, garaiko hominido asko hil zirela uste dute. Gizaki modernoaren jatorriari buruzko teorietan eragin handia izan dezake lehorte haren aurkikuntzak.

Lehortearen aztarnak lakuaren lur azpiko sedimentuak aztertuz lortu dituzte. Handik ateratako laginean ikusi dute garai batean ur kantitatea % 95 jaitsi zela, eta ondorioztatu dute lakuaren inguruak oso idorrak zirela. Duela 70.000 urtetik aurrera, ordea, klima euritsuagoa bilakatu zen. Ikertzaileek gehikuntza nabaria dokumentatu dute Malawi aintziraren eta inguruko beste batzuen uren mailan. Adituen ustean, klima-aldaketak posible egingo zuen populazioaren migrazioa. Uste dutenez, Afrikako hominidoak gune hezeagoen bila abiatu, eta, horrela, Eurasiara iritsi ziren.

Lortutako datuek Out of Africa edo 'Afrikatik kanpora' deritzon hipotesia orain arte ez zuten klima-froga batekin sendotzen duela uste dute ikertzaileek. Hipotesi horrek Afrikan kokatzen du gizaki modernoaren jatorria. Handik planeta osora zabaldu zela eta beste guneetako hominidoak ordezkatu zituela defendatzen du. Ikertzaileek pentsatzen dute lehortearen ondorioz Afrikako hainbat hominido hil egin zirela eta Homo sapiens-ak bizirik iraun zuela. Ondorengo garai hezearen frogak azalpen bat emango lioke Out of Africa-k defendatzen duen migrazioari.

1
237
2007
12
010
Klimatologia; Eboluzioa
Berriak labur
6

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia