}

Antxoen biomasa iaz baino 3.000 tona handiagoa

2009/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Antxoen biomasa iaz baino 3.000 tona handiagoa
2009/07/01 | Elhuyar
(Argazkia: AZTI-Tecnalia)

AZTI-Tecnaliak egindako BIOMAN-2009 kanpaina zientifikoan lortutako emaitzen arabera, antxoa-biomasa 28.000 tonakoa da orain Bizkaiko golkoan, 2008an baino 3.000 tona handiagoa.

Maiatzean egin dute kanpaina zientifikoa, eta eguneko arrautza-ekoizpena aztertu dute. Antxoaren errute-eremu guztia hartu dute, eta, hala, antxoa erruleen populazioaren banaketa-eremu guztian jarritako arrautza-kantitate osoa balioestea lortu dute.

Eusko Jaurlaritzako Arrantza Garapeneko sailburuordeak, Jon Azkuek, nabarmendu du 2005ean 9.700 tonakoa izatetik 2009an 28.000 tonakoa izatera pasatu dela antxoa-biomasa. Hala ere, esan du une honetan antxoa-stocka txikiegia dela antxoaren arrantza berriz irekitzeko; Europak 33.000 tonatan ezarri du gutxieneko balioa.

Dena den, litekeena da antxoa-kala irekitzea, eta kudeaketa-plan bati jarraituta arrantza egin ahal izatea, horretarako 24.000 tonakoa izan behar duelako, gutxienez, antxoaren biomasak. Ekainaren 30ean erabakiko dute hori, Bruselan, Europako Kontseiluan.

1
255
2009
7
011
Zoologia; Arrantza
Albisteak
11

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia