Animaliak kodetzeko DNAren sekuentzia jakin bat erabiltzen duen teknika garatu dute Kanadako Guelph-eko Unibertsitatean. Analisi genetiko soil batez ia edozein animalia-espezie identifika omen daiteke.
Orain arte egin dituzten barra-kodeetan DNA mitokondrialaren 650 nukleotidoko sekuentzia erabili dute, DNA mota horrek nahiko azkar eboluzionatzen duelako eta hala espezieak erraz bereiz daitezkeelako.
Elhuyar Zientzia
 
         
                     
                   
    
    
    
            






