}

Amuarraina ugaltzeko, izokina

2007/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Amuarraina ugaltzeko, izokina
2007/11/01 | Elhuyar
(Argazkia: Science)

Galtzeko arriskuan dauden salmonidoen biziraupenean lagun dezakeen teknika baten berri eman dute. Bi salmonido dira berriaren protagonistak: amuarraina eta izokina. Bada, amuarrainaren ugaltze-materiala izokinen baitan haztea lortu omen dute Japonian.

Hain zuzen ere, izokin ar antzuen baitan amuarrain-gameto arrak hazi dituzte. Eta emeekin ere berdin: amuarrainaren obozitoak txertatu dizkiete izokin emeei, eta amuarrain-arrautzak errun dituzte.

Ikertzaileak itxaropentsu agertu dira teknikaren arrakastarekin; izan ere, salmonidoen ugaltze-materiala kontserbatzeko zaila da, eta arriskuan dauden espezieak ugaltzeko teknika bideragarria izan liteke beste espezie batzuk erabiltzea kumaldiak aurrera ateratzeko.

1
236
2007
11
001
Biologia; Zoologia
Berriak labur
4

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia