Amerikako oinatzik zaharrenak gezurtatuak
2006/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Amerikako oinatzik zaharrenak gezurtatuak
2006/01/01 | Elhuyar
Mexikoko sumendi baten erupzioak utzitako jalkinetan, antzinako giza oinatzak aurkitu zituzten ikertzaileek. Duela hilabete batzuk, ikertzaileek adierazi zuten oinatzak duela 40.000 urtekoak zirela. Horren arabera, uste baino lehenago iritsi zen Homo sapiens espeziea Amerikara. Orain, ordea, berriro kalkulatu dute sumendi-arroken adina, eta emaitza da erupzioa duela 1,3 milioi urte gertatu zela. Horrek erabat ezeztatzen du oinatzen teoria, eta, beraz, orain ez dute uste aztarna horiek giza oinatzak direnik.
Berriak labur
11
1
216
2006
1
029
Giza zientziak
eu es fr en ca gl