Ameba “nekazariak”
2011/01/20 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia
Zenbait basotako lurretan bizi den Dictyostelium discoideum amebak "nekazari" gisa jokatzen duela ikusi dute Texaseko Rice Unibertsitateko ikertzaileek.
Ameba horiek bakterioez elikatzen dira. Eta, zenbait egoeratan, inguruneko bakterio guztiak ez jatea, eta horiek bildu eta leku berri batera garraiatzea erabakitzen dute, han haz daitezen. Ikerketa horretan aztertutako ameben herenak erakutsi du “nekazari” portaera hori.
Zenbait animaliatan —besteak beste, termita eta inurri batzuetan— ezaguna zen portaera hori. Baina lehenengo aldia da amebetan aurkitzen dutena. Nature aldizkariak eman du ikerketa horren berri.Irudia: Owen Gilbert
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia