Ameba hilgarri baten genoma sekuentziatua
2005/03/01 Belaustegi Irazabal, Ainara - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Entamoeba histolytica amebaren genoma sekuentziatu dute. Gaur egun, eta munduan barrena, 50 milioi lagunetik gora dago Entamoeba histolytica amebak kutsatua, eta urtero 100.000 lagun ingururen heriotza eragiten du. Ameba honek sortutako gaixotasunari amebiosia deitzen zaio, eta parasito-gaixotasunen artean, eta malariaren atzetik, gaixo eta heriotza gehien eragiten dituen gaitza da. Entamoeba histolytica-ren genoma sekuentziatuta, parasito honen nondik norakoak hobeto ulertzea espero dute ikertzaileek, eta, ondorioz, antibiotiko eta txertoen garapenean aurrera egitea.
eu es fr en ca gl