}

Altzairu herdoilgaitzaren korrosioa

2002/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Altzairu herdoilgaitza burdinaren eta kromoaren aleazioa da, eta azalean duen kromo oxidoari esker da hain iraunkorra. Hala ere, batzuetan korrosioa agertzen da, eta horren ondorioak oso dira larriak. Orain, badirudi zergatia aurkitu dutela; beraz, korrosioarekiko erresistentzia areagotzeko bidea zabaldu dela dirudi.

Hain zuzen ere, Londreseko Unibertsitate Eskolako ikertzaileek altzairu herdoilgaitzaren korrosioa aztertu dute. Itxura batean, denborarekin zulo bihurtzen diren korrosio puntutxo horiek edonon azaltzen dira. Mikroskopio berezi baten bidez, ordea, puntu horiek kromorik gabeko uneetan azaltzen direla ikusi dute.

Nonbait, milimetroaren milioirena baino txikiagoak diren sufrezko ezpurutasunek altzairuak baino denbora gehiago behar dute solidotzeko, eta lingotea hozten ari denean, inguruko kromoa bereganatzen dute. Ondorioz, haien inguruko altzairua kromo-oxidoaren babesik gabe gelditzen da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia