Algaz egindako ontziak
2002/10/16 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia
Ikertzaile-taldeak alga arre lehorrak erabili ditu materiala egiteko, bai landare osoa bai zelula-paretako alginatoak oso egokiak baitira puztu, aparra sortu eta nahi den itxura emateko. Gainera, alga horiek ugariak dira, eta multzoka hazten dira mundu osoko itsasoetan.
Poliestirenoaren ordez beste material biodegradagarri batzuk ere erabiltzen dira janariak biltzeko, hala nola, artoa eta patata; baina horiek oso erakargarriak dira intsektuentzat eta saguentzat. Horretaz gain, industriarako landatzen diren artoek edo patatek nekazaritzarako egokiak diren lursailak hartzen dituzte. Beraz, algak erabiltzeak abantaila nabariak dituela dirudi.
Ikertzaileen esanean, otordu lasterren Txinako enpresek interes handia dute material horretan. 2000. urtearen amaieran, hiri eta herri askotan poliestirenoa erabiltzea debekatu zen, ingurumena kaltetzen baitu. Ondorioz, ontzi biodegradagarrien eskaera handia da, eta Alginsulate aproposa omen da eskaera hori asetzeko.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia