Alga-koloniak Lurraren beroketa galarazteko

Alga-koloniak Lurraren beroketa galarazteko


Louisianako Unibertsitateko injineru kimikoek Lurraren beroketa gutxituko lukeen irtenbidea proposatu dute: itsasoan zementuzko bola handiak urperatuz alga-kolonientzako bizilekuak sortzea. Algek atmosferatik karbonoa zurgatu eta sedimentu bilakatzen dute eta era honetan urtero ehunka kilogramo karbono dioxido desegin ahal izango lituzkete itsas kostaldeetan koloniak sortuz gero.

Ikertzaileek zementua kimikoki neutralizatzea lortu dute algak bertan bizi ahal izateko, eta beraien ustez Estatu Batuetan urte batean sortzen den CO2 guztia zurgatzeko 3 metroko diametrodun bilioi eta erdi bola beharko lirateke. Oraingoz zentral termikoen emisioak gutxitzeko sistema sortu dute, non emisioa zuzenean itsasora botatzea aski den, alga-koloniak dauden zona batetara.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Ingurumena