Alderantzizko Doppler efektua

Alderantzizko Doppler efektua ikusi ahal izan dute lehen aldiz laborategian. Doppler efektu ezagunean, uhinen frekuentzia handitu egiten da hurbiltzean eta txikitu urruntzean, eta uhinen fasea eta energia-emaria noranzko berean mugitzen dira. Orain, ordea, kontrako noranzkoetan mugitzea lortu dute dispertsio anomaloa izeneko propietatea duen transmisio-lerroa erabiliz, eta, horrela, alderantzizko Doppler efektua sortu dute.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali