Akabo piratak!
2002/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
CD-ROM eta DVD-ROMen kopia piratak egitea bukatu da. CDan bertan jarriko duten txip batean dago gakoa. Hori da, behintzat, Israelgo Doc-Witness enpresako adituek esan dutena. Txipa ezinbestekoa da CDaren edukiak ikusteko eta dituen aukerak abian jartzeko eta, gainera, programatzeko modukoa da. Adibidez, txipa CDa edo DVDa ordenagailu-kopuru jakin batean baino karga ez dadin programa daiteke. Teknologia berriari OpSecure izena jarri diote eta badirudi arrakastatsua izan daitekeela, haren jarduera eragozteko softwarean aldaketak egin beharko baitira.
![](https://elia.eus/static/elhuyar/img/elia_RGB.png)
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia