}

Airbag-a motoetan

1995/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Egun merkaturatzen diren automobil berrietan, oinarrizko ereduek ere airbag-a daramate, eta oro har eskaintzen duten segurtasun-maila urtez urte hobetzen ari dela esan daiteke.

Motoetan, aldiz, ez da antzeko eboluziorik izan eta segurtasun-maila hutsaren hurrengoa dela esan daiteke. Egoera honi aurre egin nahian Munich-eko zenbait ikerlarik motozaleentzako airbag-a diseinatu du.

Aipatu airbag-a, puzten denean, bi metroko diametroa duen globoaren modukoa da. Talka gertatzen denean, kaptadoreek globoa puztarazi egiten dute, globoak motozaleen gorputza inguratu egiten duelarik. Horrelako ideia, abioi-pilotuak kabinatik kanporatzen direnerako dituzten babes-bitartekoetatik atera dute injineru alemanek.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia