Ahaztean parte hartzen duen neurona-mota bat identifikatu dute, saguetan


Saguekin egindako esperimentu batean, REM fasean neurona-mota batek ahazteko prozesuan parte hartzen duela frogatu du Japoniako ikertzaile-talde batek.

Hain zuzen, loaldian, neuronen arteko sinapsiak berregin egiten dira; horren bidez, gogoratzea merezi ez duten oroimenak ezabatu egiten dira. Ikertzaileek orain ikusi dute hipotalamoko neurona batzuk REM fasean inhibituta, oroitzapenak galdu egiten direla, eta alderantziz;  haiek aktibatuta, oroimena areagotu egiten da.

MCH neuronak dira horiek, alegia, melaninaren hormona kontzentratzailearen neuronak, eta beste ikerketa batzuetan ikusi dute eragina dutela elikadura-portaeran, depresioan, antsietatean eta loan. Ikertzaileek iradoki dutenez, oroimena modulatzeko itu egokia ere izan daitezke.

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Osasuna