Agertu da Ilargian galdutako islagailua
2010/04/29 Aulestiarte Lete, Izaro - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Berrogei urte! Horixe da zientzialari sobietarrek Ilargian “galdu” zuten laser islagailuak desagertuta eman duen denbora. Haren bila aritu dira, bai, urteotan, baina ezer lortu gabe. Azkenean, Kaliforniako Unibertsitateko fisikari batzuek aurkitu dute.
Luna 17 misio espazial sobietarra 1970eko azaroan ilargiratu zen, eta ibilgailu automatiko bat zeraman berarekin, Lunokhod 1 izenekoa. Ibilgailua Lurretik kontrolatzen zen, eta Ilargiaren esplorazioan jardun zuen aipatutako islagailuarekin. 1971ko irailean izan zuten haren berri azkenekoz, eta harrezkero “galdutzat” emana zuten. Horregatik, NASAren Ilargia Ikuskatzeko Orbitatzaileak egunotan ahalbidetu duen aurkikuntza ustekabe atsegina izan da.
Argazkia: NASA/GSFC/ASU
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia