Aerogela: espaziotik etxera ekarritako miraria
2000/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Aerogela ezagutzen den solidorik arinena da. Aireak baino hiru aldiz gutxiago pisatzen du eta ezaugarri fisiko, elektriko eta termiko paregabeak ditu. Esate baterako, beroaren eta elektrizitatearen isolatzaile aparta da. Ezaugarri horiek direlaeta, orain arte espazio-ontzietan erabili den materiala laster gure etxeetara iritsiko da etxetresna elektrikoen barnean edo labe eta hozkailuetako isolatzaile gisa.
Aerogela 1932. urtean aurkitu zuen Stamford-eko Unibertsitateko Steven Kistler fisikariak. Kistler gelen ezaugarri mekaniko eta fisikoak aztertzen ari zen, industrianerabilgarriak izan zitezkeen material berriak aurkitzeko asmoz. Aerogela % 96 airez eta % 4 silizio(IV) oxidoz osaturik dago eta bere egitura mikroskopikoa perlazko lepoko sortaren antzekoa da. Perla-itxurako egitura horiei esker sekulako gogortasuna, arintasuna eta isolatzeko ahalmena du eta, horregatik, espazioko industrian erabili izan da orain arte.
Etorkizun hurbilean, ordea, material hori gure etxetresna elektrikoak, termoak, hozkailuak eta iragazkiak egiteko erabiliko da, oso kostu baxua baitu.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia