}

300 zenbaki, 30 azal

2013/09/02 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariak 300 zenbaki bete ditu.

0. zenbakitik 300.enerainoko 28 urteko bidea gogoratu dugu azalez azal, eta hona hemen hamarnakako jauzitan. Eskerrik asko bidea gurekin egin duzuen guztiei!

Elhuyar aldizkaria 1974an sortu zen, euskara arlo zientifiko-teknikorako egokitzeko asmo nagusiarekin. Hizkuntza sendotu ahala, alderdi horrek indarra galdu zuen, edukiaren mesedetan. Hala, 1985eko abenduan argitaratu zen gaur egungo aldizkariaren arbaso zuzenaren zero alea: Elhuyar Zientzia eta Teknika.

2009an, berriz, gaur egun duen izena hartu zuen, Elhuyar Zientzia eta Teknologia. Izenarekin batera, aldizkariaren diseinua, formatua eta edukiak berritu eta eguneratu ziren. Eta gerora ere egin ditugu aldaketak, gizartearen ezaugarriei eta eskakizunei moldatzeko. Horien artean, iaz, webgunea berritu genuen; hala, paperean eman ezin diren edukiak eta funtzionalitateak eskaintzen ditugu aldizkaria.elhuyar.org helbidean.

Elhuyar anaiak eta wolframioa: 230 urte

Hil honetan betetzen da Elhuyarrekin zerikusia duen beste urteurren bat ere: 230 urte bete dira Elhuyar anaiek wolframioa isolatu zutenetik. Hain zuzen,1783ko irailaren 28an lortu zuten wolframioa isolatzea eta esku-artean hartzea. Horretarako behar izan zituzten baliabideak lortzeko, espioitza-lanak egin behar izan zituzten, baina... Hil honetako aldizkarian, 300.ean, duzu istorio osoa.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia