12 milioi urteko gaztetxoa

12 milioi urteko gaztetxoa


Argazkiko Beta Pictoris duela 12 milioi urte sortu zela uste dute NASAko astronomoek. Beraz, "sortu berria" eta garapenaren urratsean dagoela esan daiteke.

Orain arte, irudian azaltzen den izarra inguratzen duen diskoak eman dio ospea. Beta Pictoris izeneko izarra, ordea, uste baino gazteagoa dela jakin ahal izan dugu. NASAko astronomoek plazaratutako hipotesia baieztatzekotan, Lurretik gertuen dagoen izarrik gazteena litzateke Beta Pictoris. Teleskopioetatik hain hurbil egoteak izar baten jaiotza ondorengo urratsak hobeto ezagutzea ahalbideratuko luke.

Bere diskoaren egitura aztertuz, Beta Pictoris 100 milioi urteko izarra zela esan izan da. NASAko ikerlariek diotenez, ordea, izar horren diskoa oraindik diztiratsua da oso eta hori ez da gertatzen 100 milioi urteko izarren kasuan. Aitzitik, izar hori “sortu berria” dela eta garapenaren urratsean dagoela diote ikerlariek. Zehazki, Beta Pictoris duela 12 milioi urte sortu zela uste dute astronomo horiek. Teoria hori muturrera eramanez gero, izar gazte hori oraindik planetak sortzeko gai dela ondoriozta genezake.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Astronomia