}

100 igel-espezie inguru gehiago

2002/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Zaila da, baina hori da Sri Lanka-ko basoetan aurkitzea espero dutena. Colombo-n ondare naturalen ikerketarako fundazioa sortu zenean, Sri Lanka-k oraindik dituen 750 km2 euri-oihan (garai batean 15.000 km2 zituen) aztertzen hasi ziren eta igel-espezie berri ugari aurkitu zuten.

Hortik abiatuta kalkulatu dute 120 espezie inguru daudela. Orain arte aurkitutako espezieak bi taldetan banatu dituzte. Batean arrautzak aparrezko habiatan jartzen dituztenak daude, uraren gainean dauden hosto, harri edo adarretan. Beste taldekoek arrautzak banaka jartzen dituzte hostoetan eta igel-itxurarekin jaiotzen dira.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia