}

100 GB-eko DVDa

2001/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Merkatura gero eta gaitasun handiagoko DVDak irteten ari dira. Matsushita enpresak asmatu duen azken DVDak marka guztiak hautsi ditu, gaur egungo DVDk baino 20 aldiz informazio gehiago gorde baitezake.

Laser-teknologia erabilita, Japoniako enpresak DVDaren alboetako bakoitzean 50 GB konprimitzea lortu du; hau da, kalitate handiko 20 bideo-ordu biltzeko moduan. Orain arteko DVD handienak 4,7 GB biltzeko gai baino ez dira. Informazioa hainbeste konprimatu ahal izateko, japoniarrek 0,1 nanometroko geruzetan argia zehatz-mehatz biltzen duten izpi ultramoreak erabili dituzte. Hitachi, Sony eta Philips bezalako etxeak ere antzerako teknologia ikertzen ari dira.

Gaitasun ikaragarrikoa izan arren, Matsushitaren DVDak oraindik ez du jauzirik egingo merkatura. Izan ere, gaur egun merkatuan dauden DVD-irakurgailuek ez dute laser urdinarekin edo argi ultramoreekin grabatutako DVDak irakurtzeko gaitasunik. Hortaz, badirudi laster DVD estandarren inguruko eztabaida sortuko dela.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia