Liztor asiarraren eztena eta pozoia

Liztor asiarraren eztena eta pozoia

-

Arg. Pierre Anquet (Frantzia)

Varroa destructor akaro bizkarroia erlearen bizkarrean

Varroa destructor akaro bizkarroia erlearen bizkarrean

-

Arg. Antoine Franck (Frantzia)

Charaxes generoko tximeleta baten hegoa

Charaxes generoko tximeleta baten hegoa

-

Arg. Charles Krebs (Estatu Batuak)

Penicillium vulpinum lizuna

Penicillium vulpinum lizuna

-

Arg. Tracy Debenport (Estatu Batuak)

Iratze baten soroa, esporak eratzen eta biltzen dituzten egituren (esporangioen) multzoa

Iratze baten soroa, esporak eratzen eta biltzen dituzten egituren (esporangioen) multzoa

-

Arg. Rogelio Moreno Gill (Panama)

Metapocyrtus subquadrulifer gurgurioaren begia

Metapocyrtus subquadrulifer gurgurioaren begia

“Fotomikrografiaren bidez, mundu erabat berri eta eder bat aurki dezakegu, lehenago ikusi gabeko mundu bat —dio Yousef Al Habshi argazkilariak—; ozeanoen gainazalaren azpian zer dagoen aurkitzea bezala da”. Intsektuena da horietako mundu bat, eta, Al Habshirentzat, haien begiak mundu txundigarri horri behatzeko leihoak dira. Metapocyrtus subquadrulifer gurgurioak 11 mm izaten ditu, gehienez. Haren begi konposatuari eta inguruko ezkata distiratsuei ateratako 128 mikrografia elkartuta osatu zuen ondoko argazkia Al Habshik, eta Nikon Small World lehiaketaren 2018ko edizioa irabazi zuen argazki horrekin.

Gurgurioaren begiarenaz gain, beste hainbat argazki ikusgarri ere utzi zituen lehiaketak, eta haietako batzuen aukeraketa duzue hurrengo orrietan.

Arg. Yousef al Habshi (Arabiar Emirerri Batuak)