Basamortuan sugegorriak harrapari hilgarriak dira. Beldurra eragiten dute, hondarretan ezkutatzeko duten gaitasunagatik.

Argazki-segida honetan argi ikus daiteke kamuflatzeko lortu duten teknikak zein hilgarri bihurtzen dituen haien biktimentzat. Argazkiak Saharako basamortuan atera zituen 2025ean Inhar D. Lopez Garcia basabizitzaren argazkilari beratarrak.

Argazkiek copyright lizentzia dute.

Eztatak eta adarrak

Eztatak eta adarrak

Sugegorri adardunaren adar ikonikoak ez dira erasotzeko, "txapel" gisa erabiltzeko baizik. Begiak babesten dizkiete hondarretik eta basamortuko eguzki kiskalgarritik egiten dituzten eraso azkarretan, eta begirada presan finko mantentzea ahalbidetzen diete.

Arg. Inhar D. Lopez Garcia / Basabizitzaren argazkilaria

Beldurra beldur da

Beldurra beldur da

Sugegorri adarduna albo mugimendu azkarrekin lurperatzen da, hondarraren azpian segundutan desagertuz. Begiak eta adarrak bakarrik uzten ditu agerian, harrapakinen zain.

Arg. Inhar D. Lopez Garcia / Basabizitzaren argazkilaria

Ehiztari ezkutua

Ehiztari ezkutua

Cerastes viperak egunak pasa ditzake erdi lurperatuta, zain. Kakalardo edo sugandila baten pausoen bibrazioak detektatzen ditu hondarretan. Orduan, abiadura izugarriko eraso batekin azaleratzen da.

Arg. Inhar D. Lopez Garcia / Basabizitzaren argazkilaria

Bihurguneak

Bihurguneak

Sugegorri adardunaren familiako Ceraster viperak mugimendu berezia erabiltzen du duna beroetan ibiltzeko. Bere gorputzeko bi puntuk baino ez dute hondarra aldi berean ukitzen, beroa minimizatuz eta hondoratzea saihestuz.

Arg. Inhar D. Lopez Garcia / Basabizitzaren argazkilaria

Inkognita

Inkognita

Isatsa amu gisa erabiltzen du Cerastes viperak. Ikusgai mantentzen du lurperatuta dagoen bitartean, eta zizare baten moduan mugitzen du. Txori edo sugandila bat ikertzera hurbiltzen denean, bere hozkada pozoitsuaz erasotuz.

Arg. Inhar D. Lopez Garcia / Basabizitzaren argazkilaria