Basamortuetan bizitza ia miraria da. Muturreko tenperaturek, janari-eskasiak, ur-gabeziak hilgarri bihurtzen dute ingurunea. Baina, badago bizitza haietan, eta zer ederra, gainera.

Inhar D. Lopez Garcia argazkilari beratarra Saharako desertuan izan zen 2025ean, bidaian, eta, bertan bizi den basabizitzari ateratako argazkiak dira hemen ikusgai daudenak. Bere hitzak jasotzen dituzte argazki-deskribapenek, bere bizipenak, eta animalia horien inguruko xehetasunez beteta daude.

Argazkiek Copyright lizentzia dute.

Entzulea

Entzulea

Fenekoaren belarriak giltzarri dira beren gorputz-hizkuntzan. Belarri biratu batek alerta esan nahi du; buruaren kontra zapalduta beldurra. Horrela isil-isilik "hitz egiten" dute taldean, soinu gabe koordinatuz.

Arg. Inhar D. Lopez Garcia / Basabizitzaren argazkilaria

Bakardade nahia

Bakardade nahia

Egunez fenekoak haiek egindako zuloetan pasatzen dituzte orduak. Basamortuko beroaz babesteko. Gaua ordea ehizatzeko garaia dute.

Arg. Inhar D. Lopez Garcia / Basabizitzaren argazkilaria

Bizirautean maisu

Bizirautean maisu

Ez dira soilik entzuteko. Fenekoaren belarri handiak odol-hodiz beteta daude. Basamortuko beroan, odola hozteko gai dira belarrietako azal fin horretatik zirkularaziz eta gorputz osorako aire girotuaren sistema natural bat sortuz.

Arg. Inhar D. Lopez Garcia / Basabizitzaren argazkilaria

Esnatzean

Esnatzean

Fenekoaren mutur maitagarriaren atzean hortz zorrotak daude. Letaginak, luzeak ez izan arren, bere dieta orojale oportunistan funtzionalak dira.

Arg. Inhar D. Lopez Garcia / Basabizitzaren argazkilaria

Gaueko monarka goizean

Gaueko monarka goizean

Fenecoak bere gordelekuak dunen hegal egonkorretan zulatzen ditu. Gordeleku horiek metro batzuetako sakonera izan dezakete, tenperatura egonkorreko oasi bat sortuz eguneko berotik eta basamortuko gaueko hotzetik urrun.

Arg. Inhar D. Lopez Garcia / Basabizitzaren argazkilaria

Harea bero dago

Harea bero dago

Fenekoen oinak isolatzaile perfektuak dira ile trinkoz estalita baitaude. "Kuxin iletsu" horri esker, hondar bero-beroaren gainean ibil daitezke, hankak erre gabe.

Arg. Inhar D. Lopez Garcia / Basabizitzaren argazkilaria

Munduko azeri txikiena

Munduko azeri txikiena

Feneko azeria munduko kanidorik txikiena da. 20 eta 25 cm arteko altuera baino ez du, sorbaldaraino. Bere gorputza, 24 eta 41 cm arteko luzerakoa, batez besteko etxeko katu bat baino txikiagoa da.

Arg. Inhar D. Lopez Garcia / Basabizitzaren argazkilaria

Ezkatak eta adarrak

Ezkatak eta adarrak

Sugegorri adardunaren adar ikonikoak ez dira erasotzeko, "txapel" gisa erabiltzeko baizik. Egiten dituzten eraso azkarretan, begiak babesten dizkiete hondarretik eta basamortuko eguzki kiskalgarritik, eta, hala, begirada presan finko mantentzeko aukera dute.

Arg. Inhar D. Lopez Garcia / Basabizitzaren argazkilaria

Begirada hilgarria

Begirada hilgarria

Basamortuko hontzak begi handiak bere orbitetan finkatuta ditu, baina muga hori 270 graduraino biratu dezakeen lepoarekin konpentsatzen du. Ikusmen binokularra du, distantziak zehaztasun hilgarriz kalkulatuz.

Arg. Inhar D. Lopez Garcia / Basabizitzaren argazkilaria

Itzala basamortuan

Itzala basamortuan

Harkaitzetako pitzadurek kamuflajea baino gehiago eskaintzen diote basamortuko hontzari: aterpe termikoak dira. Eguerdiko eguzki kiskalgarritik babesten dituzte, tenperatura egonkor eta freskoa mantenduz, gauez ehizatzeko bere energia gordez.

Arg. Inhar D. Lopez Garcia / Basabizitzaren argazkilaria