Zebra-arrainak laborategian
Zebra-arraina ohiko arraina izaten da etxeetako akuarioetan, eta ez da harritzekoa, arrain polita eta bizi-bizia baita. Baina laborategian ere hazten dute arrain hau. Ez ingurua edertzeko, baizik eta ikerketan erabiltzeko.
Seguruenera ez da animaliarik ohikoena Euskal Herriko ikerketa-zentroetan, ezta mundu osoko laborategietan ere, baina litekeena da etorkizun handienekoa izatea. Hori dela eta, gaur zebra-arrainarekin lan egiten duten bi laborategi bisitatuko ditugu, arrain txiki horrekin lan egiteak dituen abantailak gertutik ezagutzeko.
Zebra-arraina geroz eta gehiago erabiltzen da mundu osoko laborategietan. Ez dirudi laborategietan jaun eta jabe diren saguaren eta arratoiaren lekua hartuko duenik, baina indartsu dator. Ikerketan zebra-arrainaren erabilera bultzatzeko plataforma bat sortu zuten duela gutxi; AZTI-Tecnaliak koordinatzen du plataforma hori, eta DareNET du izena, zebra-arrainaren izen zientifikoaren akronimotik hartua: Danio rerio.
MIGUEL ÁNGEL PARDO; AZTI-TECNALIA: Animalia-eredu honekin lan egiteko era estandarizatu baten beharrak sortu zuen plataforma honen ideia, guztiok era berean lan egiteko premiak. Beste animalia-ereduekin alderatua, hau da, ugaztunekin —sagu, arratoi eta untxia—, lan-metodoa normalizatu gabe dago: anestesia-prozedurak, eutanasia-protokoloak eta abar. Laborategi bakoitzak lan egiteko era bat du, eta ez du kontuan hartzen gainerakoek nola egiten duten lan. Horregatik bultzada handi bat eman nahi diogu normalizazio horri.
La idea de esta plataforma surgió ante la necesidad de intentar estandarizar y trabajar todos con este modelo animal de un modo consensuado y común. Comparándolo con otro tipo de modelos animales como pueden ser mamíferos (ratones, ratas y conejos) los métodos que existen y procedimientos de anestesia, protocolos de eutanasia etc. no estaban normalizados, y cada laboratorio trabaja de un modo local sin tener en cuenta cómo trabajan el resto. Y uno de los grandes impulsos que queremos dar es este tipo de normalización.
Zebra-arraina 70eko hamarkada aldera sartu zen laborategietara. Hasiera hartan, enbriogenesi-prozesuak ikertzeko erabili zen; izan ere, enbrioien hazkuntza ikertzeko oso eredu egokia da, zebra-arrainaren enbrioia gardena baita, eta oso azkar hazten baita. Pentsa, lupa egokia izanez gero, enbrioiaren hazkuntza ikus daiteke.
Azkar hazten dira, eta hazteko errazak dira; hortaz, merkeak dira laborategiarentzat. Eta, hori gutxi balitz, AZTI-Tecnalian beste arrazoi pisuzko bat zuten zebra-arraina erabiltzeko.
SANDRA RAINIERI; AZTI-TECNALIA: Zebra-arraina gizakiaren eredu gisa erabiltzen badugu, are eta eredu hobea izango da arrainentzat, noski. Zebra-arraina eredu hartuta, akuikulturan haztegiko arrainen gaixotasunen gene erresistenteak bilatzen ditugu: erreboiloarentzat, amuarrainarentzat...
Si utilizamos el pez cebra como modelo para los humanos, nos vale con más razón como modelo para peces. Y en esta línea de investigación vamos buscando genes resistentes a enfermedades en peces de acuicultura como pueden ser el rodaballo, la trucha...
Akuikulturan zebra-arrainarekin hartutako esperientzia aprobetxatuz, elikagaien sailean ere zebra-arrainaren enbrioiak eredu gisa erabiltzen hasi ziren.
SANDRA RAINIERI; AZTI-TECNALIA: Hain zuzen ere, zebra-arraina toxikotasun-saiakuntzak egiteko erabiltzen dugu, elikagaietan sar daitezkeen molekulen toxikotasuna testatzen dugu, gehigarriena, pestizidena... Eta eraginkortasun-saiakuntzak ere egiten ditugu, organismoari onura ekar diezaioketen molekulak testatzen ditugu. Esaterako, kolesterol-maila jaitsi dezaketen molekulak, argaltzeko ahalmena dutenak, eta halako kontuak.
En concreto utilizamos el pez cebra para hacer ensayos de toxicidad, testamos la toxicidad de moléculas como aditivos, pesticidas, que pueden ser introducidos entre los alimentos. Y también hacemos ensayos de efectividad testando moléculas que puedan tener un efecto positivo sobre el organismo. Moléculas que pueden, por ejemplo, bajar el nivel de colesterol, que tienen el potencial para adelgazar, etcétera.
Azken finean, farmakoekin egiten denaren antzekoa da. Hain zuzen ere, zebra-arraina aspalditik erabiltzen da etorkizuneko medikamentuak testatzeko. Merkatura iritsiko bada, farmako batek hainbat saiakuntza gainditu behar ditu, eta zebra-arraina geroz eta gehiago erabiltzen da saiakuntza horietan.
Donostiako Miramon Parke Teknologikoan ere egiten dute lan zebra-arrainarekin. Biobide enpresa gaztea da, hiru urte eskas ditu, eta zebra-arrainak erabiltzen dituzte farmakoak testatzeko; hau da, farmakoen segurtasuna eta eraginkortasuna testatzeko, zebra-arrain transgenikoak erabiltzen dituzte.
ARANTXA MURIANA; BIOBIDE: Gure arrainak hemen hazten ditugu, transgenikoak edo mutanteak sortzen dira hemen, laborategian. Injekzio bidez genetikoki aldatzen dira, eta, behin fundatzaileak sortuta, facilityra pasatzen dira, eta heldu direnean, arrautzak jartzeko gai direnean, bi-hiru hilabeterekin, hasten dira familia osoak heltzen. Gero, gurutzapenak egiten ditugu, arra eta emea gurutzatzen dira, eta horien arrautzak sortzen dira. Eta, horrela, belaunaldiak sortzen joaten gara.:
Hasierako enbrioi transgeniko haietatik milaka arrain izatera irits daitezke, denak ezaugarri berarekin. Biobiden beharrezkoa dute arrain-belaunaldi asko haztea; izan ere, plataforma automatizatu bati esker, ehunka enbrioirekin egin dezakete lan aldi berean. Esate baterako, farmako batek bihotzean albo-ondoriorik eragiten duen ikusteko, arrainaren enbrioia hazten den urari farmakoa gehitzen diote, tarte batean inkubatu, eta, makina honekin, banan-banan enbrioi bakoitzaren bihotzaren egoerari erreparatzen diote.
Hortaz, badakizu, litekeena da zuk baino lehenago arraintxo ñimiño hauek probatu izana oheratu aurretik irensten duzun pilula hori edo kolesterola jaisteko hartzen duzun beste edari hori.
Zebra-arrainak laborategian
Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian