Ontzi ozeanografikoa
2008ko abe. 17a, 00:00
Urtetan bixigua izan da janari tradizikonala datozen eguberri egunetan, baina gaur egun, oso zaila da gure uretan bixigurik aurkitzea. Behar bada egoera bestelako litzateke arrantza egite bixiguaren biologia kontuan izan balitz. Bada hurrengo erreportajean ikusiko dugun Miguel Oliver ontzia horretan aritzen da hain zuzen: itsasoa eta bere baitako bizidunak ikertzen. Barrutik ikusteko aukera izan dugu. Eta, besteak beste, euskal teknologia ere baduela ikusi dugu.
ENEKO IMAZ AMIANO; ELHUYAR FUNDAZIOA: Vigoko portuan gaude, eta atzean daukadana Miguel Oliver ontzi ozeanografikoa da. Esan liteke itsasontzi hau itsasoa ikertzeko ur gaineko laborategia dela. Radarra, zundak, laborategiak eta abar ditu.
Jerónimo Hernández Espainiako Itsasoko Idazkaritza Nagusiko kontseilaria da. Bera izango dugu gidari Miguel Oliverren. Ontzia 70 metro luze da, eta 41 zabal; eta 45 pertsonarentzako tokia dauka, eskifaia eta ikertzaileak kontuan hartuta. Zubiaren tamaina handiak harritu egin gaitu sartu eta berehala.
JERÓNIMO HERNÁNDEZ; ITSASOKO IDAZKARITZA NAGUSIA: Este es el puente de gobierno, amplio, con más de 120 m2.
Si me permites, te presento al capitán Luis Gago (...). Como puedes ver, aquí tenemos diferentes consolas; esta es la principal, de navegación, con los equipos reglamentarios y alguno más, como son el posicionamiento automático, control de maquinaria, radares y todo.”“Luego, en la zona de babor, está la consola de comunicaciones, que además del sistema interno de socorro, tiene un sistema denominado INGERAS, que gestiona y coordina todas las comunicaciones del buque; lo que podríamos denominar el control remoto del de los equipos del barco.
Honako hau da aginte-zubia da, zubi zabala, 120 m2 baino gehiagokoa.
Nahi baduzu, kapitaina aurkeztuko dizut, Luis Gago da (…)
Hainbat kontsola dauzkagu hemen; hau da nagusia, nabigazio-tresnak eta bestelakoak ditu, hala nola kokatze automatikokoak edo radarra kontrolatzekoak.
Ababorrera joz, Jeronimok komunikazio-kontsola erakusten digu. Hor dago larrialdietarako barneko sistema, baina baita INGERAS Fleet izeneko sistema ere.
INGERAS Fleet izeneko ekipoak informatika-zerbitzu aurreratuak eta telekomunikaziokoak biltzen ditu, hainbat erreminta eta aplikazioren bidez, eta itsas sektorera zuzenduta dago. Sistema horren bidez, itsasontziaren arlo guztiak kontrolatzen dira: elektronika eta informatika guztia kontrolatzen da; itsas garraioaren logistika eta ontzidia kudeatzen da; urruneko datuak jaso eta bidali egiten ditu, hala nola mezuak edota meteorologiako datuak; eta, azkenik, sistemak, satelite bidez, mantentze eta laguntza-zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen du.
Esaterako, INGERAS Fleet-ek akatsen bat aurkitzen badu ontziko edozein ekipotan, alarma-seinalea ematen du, bai ontzian, bai sistema ekoitzi duen INGETEAM enpresan ere, Zamudioko egoitzan. Satelite bidez iristen da alarma, eta satelite bidez konpon dezakete INGETEAMeko teknikariek akatsa, ontzira joan beharrik gabe. Beharrezkoa balitz, ontzia, edonon dagoela ere, Zamudiotik gerarazi eta abiarazi ere egin dezakete, ontziko arduradunen oniritziarekin.
Txopa aldera joanda, laginketa zientifikoetan erabiltzen diren bi kontsola aurkitzen ditugu.
Batetik, arrantzarako tresnak kontrolatzen dira. Bestetik, itsas laginak biltzeko makinak eta istribor aldean lan egiten duten garabiak.
Han dago kokatze dinamikorako sistema ere.
JERÓNIMO HERNÁNDEZ; ITSASOKO IDAZKARITZA NAGUSIA: Por ejemplo, si quieres saber la composición del agua a diferentes profundidades en un punto determinado, mediante el posicionamiento dinámico, clavamos el barco en una posición fija y, en esa posición, lo que hacemos es largar una roseta para capturar muestras de agua.
Adibidez, urak puntu jakin batean sakonera batzuetan zer konposizio duen jakin nahi izanez gero, kokatze dinamikorako sistemarekin ontzia finko kokatu, eta, posizio horretan, laginak hainbat sakoneratan biltzeko tresna uretaratzen dugu.
ENEKO IMAZ AMIANO; ELHUYAR FUNDAZIOA: ¿Todas a la vez?
JERÓNIMO HERNÁNDEZ; ITSASOKO IDAZKARITZA NAGUSIA: No, es que hay un cable eléctrico que vas pulsando y sacando muestras a la profundidad que quieres.
Kable elektriko bat dago: nahi duzun sakoneran botoiari sakatu eta laginentzako potoak zabaltzen ditu.
Kontsola nagusirantz itzuli, eta aginte-zubiko ibilbidea amaitzen dugu. Baina… ohikoa al da hain zubi handia izatea?
JERÓNIMO HERNÁNDEZ; ITSASOKO IDAZKARITZA NAGUSIA: Es amplio... Digamos que cuando se está haciendo un largado o una investigación pesquera, aparte del personal de oficiales, también suelen estar 2-3 científicos. Entonces tiene que haber planos... (...) No hay apreturas, es holgado; hay espacio para poner ordenadores complementarios; y es cómodo de trabajar.
Handia da bai, baina, ikerketetan, ofizialez gainera 2 edo 3 zientzialari ere biltzen dira hemen. Beraz, tokia behar da planoak, ordenagailuak eta abar jartzeko. Ez dago estuasunik, toki ugari dago eta lanerako erosoa da.
Erosotasunak, ordea, ez dira zubian amaitzen. Ontzian ez da ezer falta: gelak, sukaldea, jantokia, liburutegia, egongela…
Lanerako guneei dagokienez, baditu laborategi hezea eta lehorra; kimikako eta biologiako laborategiak; eta informatika-gela eta akustikako laborategia. Azken horretan, radarrak eta zundak dauzkate itsasoko biologia eta hondoetako geologia ikertzeko. 7.000 metroko sakoneran ere egin ditzakete laginketak zundekin.
Behar dutenean, Miguel Oliverrek ohiko arrantza-ontzi baten moduan jardun dezake. Arrainak iritsi ahala, sailkatu eta prozesatu egiten dituzte, beti ere ikerketa-saio bakoitzaren helburuen arabera.
Jeronimok ontziaren barrualdea erakutsi digun bitartean, Vigoko itsasadarrean nabigatzen aritu gara. Cies uharteak atzera utzi, eta ontziko ekipo nagusietako bat jarri behar dute lanean: itsaspea aztertzeko robota. Trebakuntza-saioa egin behar dute.
Robota 650 metroraino urpera daiteke. Laginak hartzeko beso mekanikoa, bi kamera eta sonarra ditu, eta kable baten bidez komunikatzen da ontziarekin. Kabletik jasotzen du motorrek eta tresnek behar duten energia elektrikoa. Gidatu ere haren bidez egiten da, baita itsaspekoak bidalitako irudiak jaso ere.
Hainbat monitoretan jasotzen dira itsaspekoak bidaltzen dituen irudiak eta datuak. Eta irudiak, era berean, ontzitik robotaren joan-etorriak gidatzeko baliatzen dira.
Jaioa izan behar da robota gidatzeko, bereziki itsasoa bizi dagoenean edo itsaslaster indartsuko tokietan. Oraingoan, Mari Jose Morrazo bigarren ofiziala ari da trebatzen.
Baina eskifaiaren eta ikertzaileen trebetasun handiaz gain, behar-beharrezkoa da, ikerketak egiteko, ontziaren nabigazioa oso isila izatea.
Hau da, ontziak uretara transmititzen dituen soinua eta bibrazioek hutsaren hurrena izan behar dute, faunari ez eragozteko eta ikerketarako tresneria ez oztopatzeko.
Areago, Itsas Ikerketarako Nazioarteko Kontseiluak, ICESek, uretara igor daitekeen gehieneko zarata-maila finkatua du. Maila hori gainditzen duten ikerketak nekez onartuko dituzte nazioartean.
INGETEAM ontziaren eraikuntzan parte hartzen hasi zenean, lehenengoetako lana izan zen aztertzea ea zer egokitzapen egin behar ziren propultsioan, bihurgailuetan eta motorretan ICESen araudia betetzeko.
Hala, Miguel Oliverren egindako egokitzapenetako bat propultsio diesel-elektrikoa jartzea izan zen.
Ohiko diesel propultsioan, gasolioarekin dabilen motorrak eragiten dio helizeari. Ontzi ozeanografiko honetan, ordea, helizeari eragiten dioten bi motorrak elektrikoak dira, hots elektrizitatez elikatzen dira. Beraz, ekipo elektrogenoak eta alternadoreak jarri behar dira elektrizitatea sortzeko.
Propultsio-sistema horrek motorren errendimendua gehitzen eta kontsumoa zein gas-isuriak gutxitzen ditu, eta, batez ere, ontziaren zarata nabarmen murrizten du.
Era berean, ekipo elektrogenoak bankada bikoitzaren gainean jarrita daude. Oin elastikoek bibrazioak xurgatzen dituzte, eta, hala, ez dira iristen ontziaren egiturara, eta, ondorioz uretara ere ez.
Horri guztiari esker, ontziaren zarata eta dardarak ICES erakundeak ezarritako mugaren azpitik daude.
Baina, itzul gaitezen ontziaren bizkarrera, Mari Jose urpeko robotarekin egiten ari den trebatze-lanak amaitzen ari da eta.
Ontziratu dute robota; garbitu, gauza guztiak jaso eta Vigorako bidea hartu dugu eguna amaitzeko. Jada lasaiago, Jeronimok Miguel Oliverrek datozen hilabeteetan dituen planen berri eman digu.
Panama, Peru eta Ekuadorreko uretara joko du, itsas hondoa eta arrantza ikertzeko hango gobernuekin elkarlanean. Patagoniako itsaspeko labarrak ere ikertuko dituzte ekosistema kalteberak ikertzeko eta, horren arabera, kontserbazio eta arrantza-guneen zonifikazioa egiteko.
Ontzi ozeanografikoa
Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian