Non jarri teleskopio bat?
Logistika ere kontuan izan behar da. Behatoki bat eraikitzeko, teleskopioak bertaraino eraman behar dira, eta, ezinbestean, errepide bat behar da horretarako. Hortaz, inguruaren orografia ere kontuan izan behar dute astronomoek teleskopioa non jarri erabakitzeko.
Non eraiki dira orduan teleskopioak? Ba, asko eta asko sumendietan, hala nola La Palma uharteko Roque de los Muchachos (2.500 metroan) edo Hawaii-ko Mauna Kea (4.200 metroan). Txileko Atacama basamortuan behatoki bat baino gehiago dago; han dago Cerro Pachón, esate baterako, eta ALMA behatokia ere han ari dira eraikitzen, 5.000 metroan.
Nahi badugu atmosferak trabarik ez egitea, egokiena da atmosferatik kanpora jartzea teleskopioa, hau da, espazioan. Baina, noski, bada kontuan izan beharreko beste ezaugarri bat, eta ez nolanahikoa: dirua! Bestela, galdetu NASAn zenbat gastatu duten Hubble-rekin.
Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian







