Nola egiten dute lo?
"Haurtxo hartxoa, izu egin lo, hemen nago zu zaintzeko...". Sehaska-kantak argi adierazten du lo egitea arriskutsua izan daitekeela. Horregatik animalia belarjaleek haragijaleek baino ordu gutxiago egiten dituzte lo. Izan ere, lo daudela harrapakin bihur daitezkeenez, animalia askok lo gutxi egiten dute edo ez dute egiten leku segurura iritsi arte.
Espezie guztietara zabalduta dagoenez, loak oso funtzio garrantzitsua duela uste da. Gainera lo-arauak espezie bakoitzaren bizimodura egokituta daude: nagi eta armadiloek egunean hogei ordu iguru ematen dituzte lo; aldiz, Dall mazopak ia lorik ez duela egiten esan ohi da; krokodilo eta kaimanak egunak eta egunak eman ditzakete esna edo lotan dauden ezin esan dezakegula; harrapari gautarrek, berriz, egunez egiten dute lo, eta, saguzarrak, berriz, ilunabarrean agertzen dira zeruan.
Asko ikertu bada ere, ez dago argi loaren zergatia. Hala ere, badira datu argi batzuk: eboluzio-antzinatasun handia du eta oso moldagarria da. Horrela bakarrik uler daiteke delfin, bale eta, oro har, uretako ugaztun guztiak itota ez hiltzea lotan daudenean. Izan ere, burmuinaren alde bat esna dutela egiten dute lo.

Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian